Bizkaiko Aguirre Fundazioak Juan Muñozen Hanging Figures erosi zuen Arte Ederren Bilboko Museoaren bilduma iraunkorrean sar zedin eta jendeak goza zezan. Pedro de Icaza y Aguirre Hallean kokatuta dagoenez, ikuspegi askotatik beha daiteke, eta, horri esker, obra hori jendearen eskura dago, Bilboko kultura-ondarearen zati gisa.